XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozein kasutan, gutxienezko azalera 250 metro karratukoa izango da, eta iharduerak Industri Poligonoko arautegiaren arabera izan beharko dira.

Batera dauden titular desberdinak, hala gertatuz gero, Jabetza Horizontalari buruzko Legearen arabera jabe erkidegoetan elkartu beharko dira.

4.- Esleipen-hartzaileak eta pabiloiaren jabegaiek Aldundiaren Zerbitzu Teknikoei hondar-uren arazketa eta isurketarako eta ke arazketarako egiten dituzten proiektuak aurkeztuko dizkiete eta, Korporazioak hala eskatzen duenean, instalazio horiek akatsik gabe kondizionaturik daudela frogatu beharko dute.

5.- Esleitutako lursaila, hasieran banatu ezinezko osotasun bat bezala hartzen da eta, ondorioz, esleipen-hartzaileak debekaturik dauka bertan zatiketak edo bereizketak egitea Aldundiaren baimena gabe, zein bidezko arrazoiengatik bakarrik emango den.

Baimen hau ez da beharrezkoa izango obligazio, bono edo jesapen jaulkipenen gaineko hipoteka-bermeak eratzeko edo lursailean egiteko diren industri proiektuen finantzaketarako behar diren lursailkaketak edo bereizketak egiteko.

6.- Lurraren besterenganaketa, esleipen-hartzailearen eta Arabako Aurrezki Kutxa Probintzialaren artean izenpetuko den salerosketa-kontratuaren bidez formalizatuko da.

Kontratu honetan esleipenaren funtsezko baldintza bezala oraingo baldintza hauek betetzea agertuko da eta, helburu horretarako eta gainerako legezko ondorioetarako, oraingo ebazpen honen hitzez-hitzeko ziurtapena erantsiko zaio.

Salerosketa-kontratua, bi aldeetako edozeinen eskariz eskritura publikotara jasoko da.

7.- Gastuak eta zergak: esleipen-hartzaileak bere burua behartzen du eskualdaketa dela-eta eskritura publikoa notari aurrean egiteagatik eta Jabetza Erregistroan inskribatzegatik sortzen diren gastu guztiak ordaintzera.

Halaber, haren gain izango dira eskualdaketa zergapetzen duten zerga guztiak, Gainbalio zerga barne, hala balegokio.

Era berean, Lur Kontribuzioa ordaintzera beharturik geldituko da lursailaren behin-betiko esleipena egiten den egunaz geroztik.

8.- Funtsezko bostgarren atalean ezarritako baldintza ez betetzea, esleipena indargabetu eta salerosketa-kontratua urratu ahal izateko adinako arrazoia izango da.

Indargabetze eta urratze hau lursailaren osotasunarekiko nahiz bakarrik beraren parte batekiko izan daiteke, ez-betetzea osoa den edo lursailaren parte bati bakarrik dagokion.

Ez-betetzea epaitzeko funtsezko erizpide bezala aurkeztutako proiektuan aurrikusitako instalazioak hartzaileak egiteratu dituenez eta beraiek funtzionamenduan jarri direnez hartuko da kontutan, eraikitze soila oraingo baldintza-multzo hau betetakotzat emateko aski izango ez delarik.

Bostgarren lerroaldean ezarritakoa bete gabe lursailkaketak, bereizketak edo hirugarren bati besterenganaketak egitekotan, egitate hau soilik, behar bezala egiaztaturik, esleipena indargabetzeko edo urratzeko adinako arrazoia izango da.

Esandako indargabetzea Aldundiak erabaki beharko du, ezbetetzea egiaztatuz gero eta interesatuari behar bezalako bermeekin entzunda.

Ebazpena sendo izanik, salerosketa-kontratua besterik gabe urraturik geratuko da.

9.- Salmenta hau eskritura publikoan jasotzen den datatik hasi eta bost urteko epeaz, Arabako Foru Aldundiak atzeraeskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du esleitutako lursailean eraikitzen diren pabiloien salmentetan.

Aplikatzeko prezioa metro karratuko 25.000 pezetakoa izango da, igarotako denboran izan den kontsumorako prezioen indizeaz gehituta, hala gertatuz gero.

Helburu honekin, atzera-eskuratzeko eskubidea indarrean dagoen salmentetan, bosturte horren barruan egindakoak, erabaki honen aldaki bat agertuko da.